Abuztuan gora egin du langabezia-tasak Eibarren
2023/09/05
10:59
eta kitto!
Abuztuko datuen arabera, 1.503 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,84koa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (uztaileko datuen arabera 1.457 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,47koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,19koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,59) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,86). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Abuztuko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.503 (%11,84)
– Elgoibar 477 (%8,80)
– Mendaro 75 (%7,38)
– Deba 172 (%6,59)
– Mutriku 203 (%7,82)
– Soraluze 240 (%12,86)
Debabarrena 2.670 (%10,19)