Adei Conde, gauerditik aurrera Koskorren zuzenean
Gaur gauerdian "pop-dance" musika jaun eta jabe izango da Koskor tabernan, Adei Cuendek kontzertua emango du-eta. Zumaian jaio eta orain Eibarren bizi den 24 urteko gazteak zuzenean jardungo berak idatzitako kantak zein beste artista ezagunen abestien bertsioak eskaintzen. 2009an Eusko Dance lehiaketa irabazi eta jarraian ekin zion musikagintzari, Betirako, Ero eta Eguneko ilusioa euskerazko abestiak kaleratuta eta lehen kanta biekin Euskadi Gaztea eta Euskal Herriko beste hainbat irrati-zerrendetan lehen posturaino ailegatzea lortu zuen. Iaz Run Down Entertainment konpainiarekin zuen kontratua bertan behera laga eta Uveefeuve Music etxearen eskutik Espainiako merkatura saltoa eman du. Abesti berriak Spotify eta iTunes moduko plataforma digitalen bidez zabaldu ditu eta Inprudentes corazones lehen singlea indar handiarekin sartu da estatu mailako zein Latinamerikako irratietan eta laster bigarrena, Quiero mas kaleratuko du.