Ados Duo zuzenean, gaur gauean Beleko tabernan

Ados Duo zuzenean, gaur gauean Beleko tabernan
2014/03/14 00:00
eta kitto!

Gaur gauean (barixakua, hilak 14) 23.00etatik aurrera Ados Duo-k kontzertua emango du Beleko tabernan (Bista Eder, 2). Martxorako prestatu duten egitarauari jarraituta, bihar eta etzi Anemona Studio-k outlet-a egingo du goizez. Hilaren 20an Maria Romero artistaren erakusketa zabalduko dute. Hilaren 21ean (barixakuan) 19.30etatik aurrera Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertso-saioa eskaintzen izango dira. Hilaren 23rako ipuin kontalari saioa antolatu dute eta hilaren 28an gauerditik aurrera Igor Arzuaga "Mara"-k kontzertua emango du.