Ahots-teknika ikastaroa eskainiko du Karmele Muro sopranoak Markeskuan (UEU)
Ikastaro honek ahots-teknika ikasteko nozioak ematen ditu. “Horretarako ahotsarekin gozatuko dugu. Ahotsa nola erabili ikasiko dugu. Ahotsa garatu eta proiektatuko dugu. Emozioak aterako ditugu ahotsari guztiz lotuta baitaude. Errepertorio egokia landuko dugu. Kontuan izan ahotsaren heziketa eta osasuna oso garrantzitsua dela, lanbide gehienetan beharrezkoa baita ahotsa erabiltzea”, dio Murok.
Karmele Muro musikan lizentziatua da, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH, Batxilergo eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.
"Kontuan izan, Euskal Herria herri kantaria dela eta gure nortasunaren parte garrantzitsua dela. Euskal Herrian abesbatza ugari daude, familietan ohitura handia egon da kantuan eta jai-giroetan zer esanik ez. Jaso dugun oinordetza hori gure hurrengokoei modu egokian irakastea garrantzitsua da. Herri baten kulturaren adierazgarri. Horregatik, kantua sustatzea funtsezkoa da", azaldu du Murok.
Matriula-epea urtarrilaren 9an hasi zen eta 23an amaituko da. Ikastaroari buruzko informazio gehiago UEUren webgunean daukazue