Ainara LeGardon musikariak jabetza intelektualari buruzko tailerra emango du Biharrian-en
2016/09/13
15:09
eta kitto!
Irailaren 24an, zapatua, "Taller de propiedad intelectual y gestión de derechos" goiburua duen jarduera eskainiko du Ainara LeGardon musikariak Eibarren. Modu horretan. Biharrian sormen espazioak hasiera emango dio ikasturte berriari. Ekitaldia bi saiotan banatu dute: lehenengo zatia goizez izango da (12:00etatik 14:00etara) eta bigarrena arratsaldez (16:00etatik 19:00etara). Interesa dutenek apuntatubiharrian@gmail.com helbidean eman dezakete izena. Izen-emateak 25 euro balio du.
Ainara LeGardon (Bilbo, 1976 ) euskal abeslari eta musikaria da. Onion taldean hasi zen musika munduan, 1994tik 2003ra arte. 2003tik aurrera, bere zigilu diskografiko propioa sortu zuen, Winslow Lab izenekoa eta bakarlari moduan jotzen hasi zen.