Ainhoa Arroitajauregi abeslari eibartarrak kontzertua emango du bihar Txaltxa Zelaian
2021/07/09
18:12
eta kitto!
Apirilean Gaztea Cover Lehiaketa irabazi zuen Ainhoa Arroitajauregik kontzertua emango du bihar, 20:00etan Txaltxa Zelaian. Eibarko gaztea “Debajo del paraguas” musika-talde bilbotarreko abeslaria da gaur egun eta biharko kontzertua berezia izango da, bere herrian arituko delako. Eibarko Kulturak udarako prestatu duen programazioaren barruan eskainiko da emanaldia, doan, baina COVID-19aren eraginez ikusle-kopurua zaindu beharra dagoela eta, gonbidapena eskatuko dute. Gonbidapena aurretik eskuratzeko Coliseoko lehiatilara jo daiteke (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank zerbitzuaren bitartez ere lor daiteke. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.