Aire libreko zinema eskainiko dute abuztuan
Eibarko Udalak lau pelikula emango ditu abuztuan, Untzagan jarriko duten aire libreko zineman. Saioak 22:00etan hasiko dira eta doako eskaintza izango da.
Lehenengo pelikula ‘Boo Kwai era Museoaren lapurreta’ izango da, abuztuaren 1ean. Animaziozko pelikula txinatar hau euskaraz emango dute.
Bigarrena hurrengo eguenean, hilaren 8an, ‘Barbie’ filmaren txanda izango da. Pelikularen zuzendaria Greta Gerwig da eta Margot Robbie eta Ryan Gosling dira protagonista nagusiak. Proiekzio hau ere 22:00etan izango da, gaztelaniaz.
Abuztuaren bigarren hamabostaldian, Robot Dreams filma proiektatuko da hilaren 22an. Film horrek Oscar sarietarako izendapena lortu zuen 2023an, eta Goya saria irabazi zuen gidoi egokitu onenaren eta animaziozko film onenaren kategorian.
Azkenik, proiekzioen zikloa ixteko, abuztuaren 29an El Vasco pelikula aurkeztuko da. Azken film horrek amaiera emango dio zinemaz eta entretenimenduz betetako hilabete bati.