Aire zabaleko XLVIII. Pintura Lehiaketa egingo da domeka goizean
Eibarko Hiria Sari Bereziaz (1.000 euro eta trofeoa) gain, beste sari batzuk banatuko dira kategoria guztietan.
2025/10/24
18:07
eta kitto!
Aire zabaleko XLVIII. pintura-lehiaketa deitu du Udalak domekarako, Eibarko Artisten Elkartearen laguntzaz. Izen-ematea eta materialaren zigilatzea egunean bertan egingo dira, 08:30etik 10:00etara udaletxean. Goizean zehar margotutako lanak 13:30erako entregatu beharko dira, udaletxean, eta sari-banaketa jarraian, 14:00etan egingo da.
