Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako irabazleak
Domekan egin zen XXXVIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako irabazleak hauek dira: helduen mailan, lehen saria Fernando Uretak (Artzieniega) irabazi du, bigarrena Txema Gutierrezek (Erandio), hirugarrena Jokin Telleriak (Beasain) eta laugarrena Jose Carlos Diezek (Getxo); 18 urtera artekoen artean, berriz, lehen saria Jone Lopez Zurrutuzak eskuratu du eta bigarrena Ane Lopez Zurrutuzak; eta umeen mailan (12 urtera arte) Jokin Hazasek eraman du lehena eta Malen Azurmendik bigarrena. Gazte eta umeen mailetan saria irabazi duten guztiak eibartarrak dira. Eibarko Artisten Elkarteak udalaren laguntzarekin antolatutako lehiaketan 66 parte-hartzaile izan dira aurten eta epai-mahaikideek "lanen kalitate handia eta gai-aniztasuna" azpimarratu dituzte.