Aitorpenak bakarlariak lan berria aurkeztuko du gaur Tas Tas-en
2016/05/20
14:36
eta kitto!
Gaur 22:00etatik aurrera Aitorpenak bakarlariaren kontzertua hartuko du Tas Tas kafe antzokiak (sarrera doan). Aitor Etxebarria Manresa (Aitorpenak), Bartzelonan bizi den eibartarrak bere lan berria, "La Sombra de Cliff" diskoa zuzenean aurkezteko emanaldia eskainiko du. Bost abestik osatzen dute diskoa: "Fuego y Garra", "Es de locos", "Mi obsesión", "La sombra de Cliff" eta "Mi fiel amiga", eta denak Aitorpenak-ek idatzi eta interpretatutakoak dira. Lana 2015. urtean grabatu zuten, Txosse Ruiz-en Wheel Sound Studio-n (Cerdanyola del Vallés).