Akordioa lortu dute Tecman enpresan, 105 egun greban eman eta gero
2019/10/16
19:38
eta kitto!
Mendaroko Ospitalean mantenimendu lana egiten duen Tecman SVA SL enpresako beharginek LABek eta enpresak adostu duten akordioa onartu dute eta horrela amaitu da greba mugagabea, 105 egun eta gero. Hala jakinarazi du sindikatuak gaur bertan erredakziora bidalitako idatzian. Esandakoaren arabera, LABek sinatutako akordioak langileen eskaera guztiak jasotzen ditu: KPItik gorako soldata igoerak; guardiak borondatezkoak izango dira eta, gainera, egitea erabakitzen duten langileek gehiago kobratuko dute guardiengatik; aldi baterako hiru kontratu mugagabe bihurtuko dira; aldi baterako ezintasun guztiak, bai arruntak eta baita lanetik eratorritakoak, %100raino osagarrituko dira; eta zapatu eta domekak 1:20 eta 1:40ra konpentsatuko dira, hurrenez hurren.
Langileek “105 egun luze horietan erakutsitako konpromisoa eta elkartasuna” txalotu ditu sindikatuak, “horri esker lortu baitugu, borroka eta mobilizazioen bidez, lan baldintzak duinduko dituen akordio hau”. Era berean, LABek eta langileen batzarrak eskerrak eman nahi dizkiete hilabete hauetan babesa erakutsi dieten guztiei, “bereziki Mendaroko Ospitaleko langileei”.