Akrodance tailerra eskainiko dute Gabonetan

Akrodance tailerra eskainiko dute Gabonetan
2023/12/21 13:17
eta kitto!
Udalak hainbat ekintza prestatu ditu Gabonetarako. Besteak beste, Akrodance tailerra eskainiko du 8 eta 11 urte arteko umeentzat, Errebaleko 1. solairuan, hilaren 26tik 29ra.

Bi txanda egongo dira LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Lehen txanda 16:30etik 1(.00etara egingo da eta bigarren txanda 18:00etatik 19:30era.

Ikasleek matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.