Alberto San Juanen "Macho grita" komedia musikala hartuko du Coliseo antzokiak barixakuan

Alberto San Juanek Espainiako historia ikusezinari eta patriarkatuaren jatorriari buruz egindako komedia musikala da
Alberto San Juanen "Macho grita" komedia musikala hartuko du Coliseo antzokiak barixakuan
2024/11/13 10:41
eta kitto!
Barixakuan, hilak 15, “Macho grita” komedia musikala ikusi ahal izango dugu Coliseo antzokian, 19:00etatik aurrera. Alberto San Juanen lana Don Juanen mitotik abiatzen da gure orainaren eta 1492. urteak hasiera eman zion zikloaren arteko harremana aztertzeko. Hurbilketa pertsonala egiten du “Errekonkistara”, “Amerikaren aurkikuntzara” edo juduen eta moriskoen kanporatzera, lurralde honetan “lo Macho” nola eraikitzen den umorez pentsatzeko.
 
  • Dramaturgia: Alberto San Juan
  • Zuzendaritza: Alberto San Juan
  • Antzezlea: Alberto San Juan
  • Musikariak: Pablo Navarro, Gabriel Marijuan, Miguel Malla, Claudio de Casas.

Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era  eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.