Aldundiak eta Udalak kirol instalazioak garatzeko egiten diharduten elkarlana aldarrikatu dute
Aldundiak eta Udalak Eibarren kirol instalakuntzak garatzeko lantzen diharduten lana azpimarratu dute eta, zentzu horretan, Aldundiaren laguntza berebizikoa izango da Ipurua 2 proiektua finantzatzeko orduan, Iraolaren ustez. “Aurten jakingo ditugu proiektuaren zehaztasunak eta, horrela, baita obrak egiteko behar izango dugun aurrekontua ere. Zentzu horretan, guk esfortzu handia egin behar izango dugun arren, erakunde guztiek lagundu beharko digute”, alkatearen berbetan. Gonbidapenari horrela erantzun dio Pastorrek: “Aldundia hor egongo da ahal den neurrian. Gure Plan estrategikoaren barruan sartzen da”.
Iraolak, gainera, herrian jarriko duten beste kirol-instalakuntza baten berri eman du gaur goizean: “Hermanos Gabilondo eraikinaren barruan pump track (bizikletarekin, patineteekin edo horrelakoekin bueltak emateko zirkuitua, gora-beherekin) bat eraikiko dugu. Herrian kirol-instalakuntza txikiak jarriko ditugu, herritarren eskaerei erantzunez”, aipatu du.