Alex Daviesek kontzertua emango du eguen iluntzean Untzagan

Euria egingo balu, kontzertua Errebal Plazan izango litzateke.
Alex Daviesek kontzertua emango du eguen iluntzean Untzagan
2024/07/08 17:46
eta kitto!

Eguenean Alex Daviesen taldearen kontzertua hartuko du Untzagak, 20:00etatik aurrera (euria egingo balu, Errebal Plazan joko lukete). Alex Davies izeneko proiektua musikari eibartarraren konposizio-ikerketaren emaitza da. Izan ere, saxofoi-laukotea ardatz gisa duen talde honek eskaintzen duen ikuskizunean, jazzaren, Europako musika klasiko tradizionalaren eta folklorearen eraginak ikus daitezke. Laukoteari atal erritmiko bat ere gehitzen zaio, kontrabaxu batek eta bateria batek osatua. Talde honen aurretik, hamaika proiektu eta taldetan aritutakoa da Alex Davies: Parrapas erromeria taldean, Ustekabe txarangan, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestran (EIJO), Slide eta Indabak taldeetan...