Alfako beharginek lanpostuen aldeko greba hasi zutela 100 egun bete dira gaur

Alfako beharginek lanpostuen aldeko greba hasi zutela 100 egun bete dira gaur
2018/03/07 22:05
eta kitto!
Gaur bete dira 100 egun Alfa taldeko beharginek greba hasi zutela eta, hori dela eta, langileek egoera zertan den azaltzeko agerraldia egin dute goizean Untzagan. Adierazi dutenez, “enpresak greba eskubidea hasieratik urratu duela eta”, beharginek hala eskatuta epaiketa izan zuten aurreko barixakuan (martxoaren 2an) eta, beharginen berbetan, “enpresak espero genuen jarrera agertu zuen, haien jokabidea gezurrez, manipulazioz eta 2017ko azaroaren 26an grebari ekin zitzaionetik sortu ziren frogekin zuritu zuten”. Horrekin batera, garrantzi berezia eman diote zuzendaritzaren planteamendua gogoratzeari, APCrako agertu duen enplegua erregulatzeko likidazioko espedienteari dagokionez: “Enpresak dituen 51 beharginetatik 48 grebalariak dira. Horiek lehen fasean kaleratuko dituzte eta ez dute izango inolako aukerarik beste lanposturen batean jarduteko. Beste hiru langileei taldearen beste enpresetan lan egingo dutela agindu die. Greba sustatu duten ordezkari guztiak, denak LAB eta ELA sindikatuetakoak, lehen fase horretan sartu dituzte. Grebaren kontra dauden Alfa En Común-eko ordezkari guztiak, berriz, bigarren fasean daude. Datu objektibo hauek irakurrita, norberak atera ditzala dagozkion ondorioak”.

Gauzak horrela, lanpostuen aldeko grebarekin zein mobilizazioekin aurrera egiteko asmoa agertu dute eta zapaturako kontzentrazioa deitu dute, 12:00etan Ipurua foball zelaiaren parean.

Jarraian, langileen ordezkariek irakurri duten idatzia osorik daukazue:

komunikatua