Alicia Iturrioz Arrizabalaga margolari eibartarraren azalpen biografikoa Ego Ibarraren webgunean
2023/09/18
09:26
eta kitto!
Alicia Iturrioz Arrizabalaga Eibarren jaio zen 1927an, Antonio Iturrioz armagin eta idazlearen eta Felisa Arrizabalagaren alaba eta Eibarko udaletxea egin zuen Antonio Iturrioz alkatearen biloba. Gerra ostean, osaba-izebekin joan zen bizi izatera.
Txikitatik izan zuen pintura eta dibujorako joera, eta 1944. urtean San Fernando Arte Ederren Eskolan onartu zuten. Ikasketa garaian Fortuny kaleko Andereñoen Egoitzan egon zen, eta han ezagutu zituen María Wonenburgen matematikaria, Pilar de Madariaga zientzialaria eta Mari Luz Morales kazetaria. 1951. urtean Ricardo Macarrón margolariarekin ezkondu zen; bi alaba izan zituzten, Susana eta Mónica.
Informazio gehiago Ego Ibarraren webgunean