“Altxorraren uhartea” euskarazko musikala Elgetako Kafe Antzokian
2015/04/20
00:00
eta kitto!
Apirilaren 25ean, zapatua, Aitor Biainek zuzentzen duen Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak Altxorraren Uhartea musikala eskainiko du Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Emanaldia, 16:30ean izango da. “Altxorraren Uhartea” izeneko musikala euskaraz lehenengo aldiz estreinatuko den Louis Stevensonen nobela famatuan oinarritutako lana da. Sarrerak salgai daude Elgetako Kafe Antzokian. Erreserbatarako telefonoak ondorengoak dira: 943764227 eta 943789085.