Altzoa alargunen elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du azaroaren 9an
Altzoa Eibarko alargunen elkarteak ate irekien jardunaldia antolatu du azaroaren 9rako. Horrela, goiz osorako egitaraua prestatu du Coliseo antzokian egingo den ekimenerako.
Egitaraua
10:00 – Harrera
10:30 – Aurkezpena eta ongietorria
10:45 – Mahai instituzionala
11:00 – Mahai-ingurua: Cristina Gomez Diaz, Arrate Aranceta Iriondo eta Esperanza De la Mano Ramosekin.
11:30 – Atsedenaldia eta kafea
12:00 – Hitzaldia: ‘Emakume izanda zahartzea. Elkarte-sarearen garrantzia’, Monica Ramos Tororen eskutik.
12:45 – Mahai-ingurua eta bateratze-lana
13:20 – ‘Clowncusiones’, Virginia Imaz Quijerarekin
13:20 – Itxiera eta agurra
Bazkaria Untzaga hotelean
Goiz osoko egitarauaren ondoren, bazkaria antolatu dute Untzaga hotelean. 40 euroko menua eskainiko dute eta azaroaren 3a baino lehenago eman beharko da izena.