‘Ama, amama, mamuak!’ ikuskizuna emango dute zapatuan
Nerea Ariznabarreta aktore eibartarra egongo da eszenatoki gainean
2024/10/31
17:01
eta kitto!
Gau beltza dator eta, horrekin lotuta, Naita produkzioak antzerki taldeak ‘Ama, amama, mamuak!’ ikuskizuna eskainiko du zapatuan, 17:00etan, Coliseo antzokian.
Lanaren ideia eta interpretazioa Nerea Ariznabarreta eibartarrarena eta Aitor Vinagretena da, eta 5 eta 12 urte arteko umeei zuzendua dago. “Hildakoei, mamuei eta oroitzapenei buruzko abentura zirraragarria. Laguntasunaz, familiaz eta bizitzaren zikloaz hitz egiten duen istorioa. Gogoratzen ditugunak gurekin izango ditugulako.Gogoan geratzen dena hiltzen da azkena”, da sinposia.
Sarrerak
Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da eta sarrerak Kutxabank bitartez erosi daitezke edo, bestela, Coliseoko leihatilan bihar 17:30etik 19:30era eta antzezlana hasi baino ordubete lehenago.