Amaierara iritsi da Martin Zalakainen abentura
2022/10/28
12:18
eta kitto!
Aurreko domekan, urriaren 23an, Martin Zalakain ikuskizunaren azken emanaldia eskaini zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bost urteko bidaia amaierara heldu da 26 emanaldi eskaini eta 15.000 ikusle jaso ondoren. Kezka dantza taldeko 26 dantzarik hartu dute parte ikuskizunean eta inoiz ahaztuko ez duten abentura bizi izan dute.
Astelehenean bixamona berezia zuten Kezka dantza taldeko Miren Hazasek eta Idoia Lahidalgak. “Ordu asko izan ziren dena prestatzen, gauzak ondo egiteko presioa sentitzen genuen eta emozionalki bizia izan zen. Amaitzeko gogoa genuen, baina era berean arraroa zen agur esatea”, esan digu Mirenek. Ildo beretik doa Idoia: “Erdi pozik eta erdi triste sentitu nintzen ni. Azken ikuskizuna izan zen, taldekide izan diren beste herrietako dantzariekin harremana egin dugu eta ez dakigu noiz ikusiko ditugun berriz… Bost urteko ibilbidea izan da azkenean”. Izan ere, pandemiaren ondorioz proiektua urte eta erdiz gelditu behar izan zuten, “eta hiru urterako izan behar zena bost urtekoa bihurtu da”, esan digutenez.
Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen Argia dantza taldearen eta Artedrama antzerki taldearen eskutik eszenaratu da Martin Zalakain ikuskizuna, Harkaitz Canok Pio Barojaren ‘Zalakain abenturazalea’ eleberria euskaratu eta moldatu ondoren, eta Euskal Herriko bederatzi dantza taldek hartu dute parte bertan: Donostiako Argiak, Elgoibarko Haritzak, Iruñeko Dugunak, Miarritzeko Maritzulik, Portugaleteko Elai Alaik, Astigarragako Astigarrek, Debako Gure Kaik eta Eibarko Kezkak. Hau da, ehun lagunetik gora ibili dira ikuskizunaren inguruan.
Mirenek eta Idoiak hasieratik jardun dute proiektu honetan eta horrela gogoratzen dute proiektuaren hasiera, 2017. urtean. “Tentsio gehiagorekin bizi genuen. Estreinatu aurretik urte eta erdi inguru ibili ginen gauzak prestatzen, lan handia egin genuen, eta zerbait handia zetorrela ikusten zen, baina ez genekien zer zehazki”, diosku Mirenek.
Hain zuzen ere, Martin Zalakainen papera egin duen Kezka dantza taldeko Josu Garatek ere hortik jotzen du: “Lehen eszenaratzean dena azaleratu zen, onena eta txarrena, baina ikuskizunak zuen potentzialitatea ikusi zen”, bere iritziz.
Herriaren gustokoa
Arrazoia du Kezkako hirukoteak: ikuskizun handi baten parte ziren. Eta argi geratu zen lehen ikuskizunean. Martin Zalakain 2017ko azaroaren 11n estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian. Harrezkero, Euskal Herri osoan zehar ibili da antzoki handi, frontoi eta kiroldegietan, batzuetan birritan, Eibarko Coliseoan bezala, eta Victoria Eugenian eman diote agurra. Ez da nolanahiko bira eta, amateurrak izanik, oso lan profesionala egin dute dantzariek. “Ondo pasatzeko egin ohi dugu dantza, eta Arriagan eta Victoria Eugenian amaitu dugu dantzan!”, esan digu Idoiak.
Josuk ere taldearen profesionaltasuna aldarrikatzen du. “Gu gaueko 20:00etatik aurrera bihurtzen gara profesional, norberaren lanak eta ardurak lagatzen ditugunean. Beraz, sakrifizioa eskatu digu, ez delako gauza puntuala izan, eta nekea pilatzen joan da. Zaila da hori kudeatzea, 100 lagun hara eta hona mugitzea… baina badago hori guztia egiteko mugiarazten digun zerbait”, Josuren berbetan.
Publikoak lan-taldearen lan fina goraipatu du eta hori izan da Martin Zalakain hainbeste denboraz kartelean egon izanaren gakoetako bat. “Oso ikuskizun ona, ez nuen espero”, esaten zioten ingurukoek Mireni hasieran. “Herriari gustatu zaio”, baieztatzen du berak. Eta bai, gustatu zaio, batzuk sei aldiz ere joan direlako ikustera, Kezkakoek esan digutenez.
Baina, bizitzan gertatzen den bezala, denak du amaiera. Josuren ustez, “ikuskizuna naturalki heltzen joan zen emanalditik emanaldira, freskotasunez, etengabe hobetuz. Hasieran asko dago hobetzeko eta aurrera egin ahala hobetzeko marjina txikiagoa da. Hain zuzen ere, hori da ikuskizuna amaitu behar den seinale”.
Arkale tabernan dantzan
Idoia eta Mirenek hasieratik bizi izan dute Martin Zalakainen sortze-prozesua eta eurengan laga duen marka ez da nolanahikoa izan. Idoiarentzat lehen aldia zen Argiarekin elkarlanean. Mirenek, ostera, zerbait egina zuen eurekin, baina ordezko bezala. “Oraingoan gure postua genuen ikuskizunean”, esan digute. Gainera, dantzatik haratago jo behar izan zuten, antzezpena gehituz. “Gutxienez, eszenatoki gainean nola egon behar ginen ikasi genuen”, Idoiak dioenez. “Aurretik hain barneratuta ez genituen jarrera batzuk gureganatu genituen”, dio Mirenek.
Dantzarientzat proiektu berezia izan da, ohiko jardunetik aldentzen den egitasmoa eta, pertsona moduan hazteaz gain, dantzari bezala ere bilakaera izan dute azken bost urteotan. “Ikuskizun batetik bestera ahalduntzen joan gara, gero eta lasaiago eskaini ditugu saioak, seguruago”, Mirenen ustez. “Antzokia edo frontoia izan, emankizun guztiak serio egin ditugu eta heldutasun puntu bat lortu dugu”, Idoiaren iritziz.
Lan serioa izan da, baina asko gozatu dute eibartarrek. “Kezkakoek Arkale izeneko tabernan girotutako dantza egiten genuen eta pieza horrek inprobisatzeko aukera ematen zigun. Bagenekien dantzaren bitartez nora jo behar genuen, baina ez genekien zein pauso egingo genituen eta bidean zer pasatuko zen”, azaldu digu Idoiak. “Oso dantza polita egitea tokatu zitzaigun”, Mirenen ustez.