Amaitu berri diren San Juan jaiak "arrakastatsuak" izan direla nabarmendu du Udalak
2022/06/29
16:01
eta kitto!
Amaitu berri diren San Juan jaien inguruko balorazio oso positiboa egin dute gaur goizean Jon Iraola alkateak, Patxi Lejardi Kultura zinegotziak eta Jose Luis González Kultura teknikariak. Prentsaurrekoan eman dituzten datuen arabera, 25.000 bat lagunek hartu dute parte Untzagan antolatutako ikuskizunetan eta Lizarrako dultzaineroen kalejiran: “Eibarko San Juan jaiak arrakastatsuak izan dira, bai antolatutako ekitaldien kopuruari eta kalitateari dagokionez, bai antolatutako ekitaldi ugarietara bertaratutako jende kopuruari dagokionez, bai eta herriko kaleetan izandako giroari dagokionez ere, joan den ekainaren 17an lehen jarduerak hasi zirenetik”.
Azaldu dutenez, 2022ko Sanjuanak hiru zutabetan oinarritu dira: tradizioa, kolektiboen eta herritarren partaidetza eta ikuskizunen kultura-programazioa. Alkatearen berbetan, “publiko guztientzako jarduera-aukera zabala oso garrantzitsua izan da eta horrek jende asko erakarri du ekitaldi guztietara”. Kultura sailak emandako datuen arabera, dultzaineroen kalejiran (ekainak 23) 6.000 lagun egon ziren, Liskerren kontzertuan (ekainak 23) 4.250, ETSren kontzertuan (ekainak 17) 5.300 bat lagun, Tanxugueiras eta Xabier Aburruzagaren kontzertuan (ekainak 18) 5.000, eta Jamaica Show eta Cuarta Calle (ekainak 24 eta 25) taldeen dantzaldietan 4.500 bat lagun.
Hainbat kolektibok antolatutako ekitaldiek ere jende ugari bildu dutela nabarmendu dute: dantzak, kirolak, jolasak, herri-kirolak, danborradaren harrera jendetsua, besteak beste. Horrekin batera, Jaixak Herrixak Herrixandakok eta txosnek antolatutako jai eta ekitaldietan egon den giroa ere azpimarratu dute.
Udaleko arduradunek antolakuntzari buruzko alderdiak ere nabarmendu dituzte, Zerbitzu Sailaren, Udal Brigadaren, Kultura Sailaren, herriko elkarte eta kolektiboen eta Udaltzaingoaren lana eta prestutasuna azpimarratuz, “saiatu zirelako ahalik eta jarduera gutxien gera zitezen bertan behera eguraldi txarraren aurrean”.
Kultura Sailetik arreta jarri nahi izan dute jai-eremuekin lotutako bi alderditan: batetik, “kontzertuetarako eta berbenetarako Untzaga erabiltzearen egokitasuna, plazaren bi aldeak txandakatuz, eta, bestetik, jende gehien biltzen duten kontzertuetan oinezkoentzako guneak handitzea”. Eta, bestetik, Errebalgo espazioaren erabilgarritasuna ere nabarmendu nahi izan dute: “Izan ere, eguraldi txarra egin duenean, kanporako programatutako jarduera batzuk egin ahal izan dira, eta espazio estali berri hori egon ezean bertan behera geratuko lirateke. Zentzu horretan, Errebalen hainbat jarduera antolatu dira, hala nola puzgarriak, pailazoen emanaldia, txosnek antolatutako koadrilen bazkaria, edo Trío Medianoche eta Americanus habanera-taldearen kontzertua”.