Amaña auzoa ibilgailuentzat itxiko dute asteburuan Amañako Gazte Eguna dela eta

Urriaren 24an, zapatuan, 17:00etatik urriaren 25eko, domekako, 18:00etara egongo da itxita auzoko tren geltokiaren pareko kalea.
Amaña auzoa ibilgailuentzat itxiko dute asteburuan Amañako Gazte Eguna dela eta
2026/10/22 11:43
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak jakinarazi duenez, Amañako Gazte Eguna dela eta, auzoko tren geltokiaren pareko kalea ibilgailuentzat itxiko dute urriaren 24an, zapatuan, 17:00etatik urriaren 25eko, domekako, 18:00etara. Tarte horretan, Amaña auzora sartzeko saihesbidea erabili beharko dute ibilgailuek.