Amañako II. Gazte Eguna ospatuko dute bihar
Egun osoko egitaraua antolatu dute auzoko gazteek urriaren 24rako, trikipoteoarekin, mus txapelketarekin, elektrotxarangarekin eta gaueko kontzertuekin.
2026/10/23
10:47
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Amañako II. Gazte Eguna ospatuko dute urriaren 24an, zapatuan. Egun osoko egitaraua antolatu dute, goizean trikipoteoarekin hasi eta gaueko kontzertuekin amaitzeko.
Eguerdiko 12:00etan abiatuko da eguna, trikipoteoarekin. Arratsaldean, 16:00etan, mus txapelketa egingo dute, eta 18:00etan txokolatada izango da. Ondoren, 18:30ean, Joseto ta Alayak elektrotxarangak girotuko du jaia.
Gauean, kontzertuen txanda izango da, 21:30etik aurrera. EMEKAk, Mutiko eta Marmitako trap bandak eta Muxutruk erromeriak hartuko dute parte.


