Amañan dagoen Engimek Solutions enpresak 25 urte beteko ditu bihar

2001eko apirilaren 1ean ekin zion bideari Engimek-ek, Urtzaile kaleko Aurrera eraikinean.
Amañan dagoen Engimek Solutions enpresak 25 urte beteko ditu bihar
2026/03/31 18:50
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarren egoitza duen Engimek Solutions enpresak bere 25. urteurrena ospatuko du bihar (apirilak 1, eguaztena). 2001eko apirilaren 1ean ekin zion bideari Engimek-ek, Urtzaile kaleko Aurrera eraikineko bulego batean, tokiko industriei ingeniaritza mekanikoko diseinu-zerbitzuak eskainiz, batez ere makina txikien eta erreminten 3D diseinuan zentratuz.
Enpresatik adierazi digutenez, “handik urte gutxira, Engimek lasterketa-ibilgailuentzako ingeniaritza dinamikoko zerbitzuak eskaintzen hasi zen, suspentsioetan espezializatuz. Bezeroek eurek bultzatu zuten Engimek bere produktuak fabrikatzera, eta horrek Engimek Eibarko Amaña auzoan duen egungo kokapenera lekualdatzea eragin zuen. Han, irtenbide horiek fabrikatzeko beharrezko makineria eskuratu zen. Azken urteotan industria-eremuak garrantzia hartu duen arren, egindako proiektuen konplexutasun handiagoa dela eta, suspentsioari lotutako arloa konstante mantentzen da, maila nazionalean presentzia duelarik. Gure garaiko ziurgabetasuna gorabehera, Engimek-ek hazkunde-tasa egonkorra mantentzen du, eta horrek etorkizun hurbilean posizio sendoa iradokitzen du”.