Amelia Tiganus emakumeen salerosketako biktima ohiaren hitzaldia bihar Portalean
2019/10/22
09:24
eta kitto!
Gaur Peter Szilek hitzaldia eskaini ondoren, bihar amaituko da Andretxeak antolatutako ‘Eztabaida feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzian’ saioa. Amelia Tiganus aktibista feministak eta emakumeen salerosketako biktima ohiak eskainiko du azken solasaldia bihar 18:00etan Portaleko areto nagusian, eta ‘Emakumeak eta umeak: prostituziorako salgaiak. Nola fabrikatzen da puta bat?’ izango da bere berbaldiaren izenburua.
Orain dela aste batzuk sortu zen Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistaren (EHMA) kidea da Tiganus.
Orain dela aste batzuk sortu zen Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistaren (EHMA) kidea da Tiganus.