Amesti tabernak irabazi du Eibarko Pintxo Onenari Saria

Depor eta Beleko tabernek ere saria eskuratu dute.
Amesti tabernak irabazi du Eibarko Pintxo Onenari Saria
2025/11/01 00:34
Silbia Hernandez Arrazola

XXI. Eibarko Pintxo Lehiaketako epaimahaiak atzo hartutako erabakiaren arabera, Amesti tabernak irabazi du Pintxo Onenari Saria, "Muselina Moltopiu" pintxoarengatik (200€, diploma Arrate Kultur Elkartea eta garaikurra Udalaren eskutik), "betiko produktuen bertsio berritua eta elaborazioagatik"; bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Depor tabernarentzat izan da, "Mendizale" izenekoarengatik (200€ Udala eta diploma AKEren eskutik), "produktuaren aukeraketa eta kalitatetik lortutako osagarritasunagatik"; eta publikoaren saria Beleko tabernaren “Trufas trufurius” pintxoak eskuratu du ( 200€ EMGI eta diploma AKEren eskutik ). Botoemaleen arteko zozketan Errigora, Nafarroako produktuen uzta + euskalgintzari ekarpena jasotzen duen kutxa Fernandori (Cic taberna) egokitu zaio ( 2.827 bozka). Horrez gain, epaimahaiaren aipamena jaso dute Chic tabernak "Brotxeta itsasoa eta mendia”  pintxoarengatik, "soiltasunetik abiatuta textura eta puntuan asmatzeagatik" eta Topa-lekuk, “Kono Konfite” pintxoarengatik, "osagaien zaporeak nabarmentzeko gaitasun eta aurkezpenagatik".
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 30ean, San Andres Azokan egingo da.