“Amillubi Taupaka” proiektua aurkeztuko dute bihar Arrate Kultur Elkartean
Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserria eta bere lurrak erosi nahi dituzte, ondasun kolektibo bihurtzeko.
2024/04/23
21:20
eta kitto!
Amillubi, agroekologiatik askatasunera izenburuari jarraituta, Biolur elkartearen proiektuaren aurkezpena egingo da bihar (eguaztena) Arrate Kultur Elkartean, 18:30ean. Herriz herri aurkezten ari diren proiektua abiatu dutenen berbetan, “eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara, eta lurra babestea dugu helburu”. Horretarako, Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserria eta bere lurrak erosi nahi dituzte, “Amillubi ondasun kolektibo bilakatzeko”. Xehetasun guztiak biharko saioan emango dituzte.