Amillubin auzolanean aritzeko deia egin dute
Hainbat ekintza egingo dituzte domeka goizean
                
                
                    2024/07/16
                    12:16
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Porru landarea atera, arto eta babarrun lerroko belarra garbitu, pastore elektrikoa jarri eta sastraka kentzea egiteko deialdia zabaldu dute Amillubin domeka honetarako. Auzolana 09:00etatik 14:00etara egingo da eta hamaiketakoa eskainiko diete laguntza eskaintzen dutenei.
Ekintza hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da eta info@amillubi.eus edo biolur@biolur.eus helbideetara idatzita, eta 943 76 14 47 telefonora deituta egin daiteke.

Hemen Amillubiren inguruan landu genuen erreportajea.