Anabel Alonso aktorearen solasaldiarekin hasi dira Eibarko XLVII. Antzerki Jardunaldiak

Anabel Alonso aktoreak inauguratu ditu aurten Eibarko Antzerki Jardunaldiak. Coliseon "Resilientes" izenburuko hitzaldia eman du, Irene Hernando eibartarrak gidatuta. Aurretik Ipuruako foball zelaian egon da, Jardunaldiak antolatzen dituen Eibarko Udaleko ordezkariekin eta babesleetako bat den SD Eibar Fundaziokoekin batera.
Anabel Alonso aktorearen solasaldiarekin hasi dira Eibarko XLVII. Antzerki Jardunaldiak
2024/02/14 00:20
eta kitto!

Gaur eman zaie hasiera ofiziala XLVII. Antzerki Jardunaldiei, Anabel Alonso eta Irene Hernando antzezleen arteko solasaldiarekin. Coliseo antzokian egindako saioan, aktore ezagunaren ibilbide profesionala errepasatzeaz gain, ofizioarekin lotutako hamaika pasadizo kontatu dituzte. Horren aurretik, Alonso Ipuruan egon da, SD Eibar Fundazioko eta Udaleko ordezkariekin. Instalazioak ezagutzeaz gain, zelaian ere egon da, talde armagiñaren kamiseta jantzita, baloiarekin jolasean.

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.