Anbulatorioko fatxadaren zati bat bota egin behar izan dute

Paretean burbuila moduko bat sortu da eta, ezer gertatu aurretik, botatzea erabaki dute.
2025/10/12 20:59
eta kitto!

Gaur arratsaldean, urriak 12, San Juan kalera ematen duen anbulatorioko fatxadan burbuila moduko bat atzeman dute eta, arriskutsua izan zitekeela pentsatuz, botatzea erabaki dute. Horretarako, kalea itxi suhiltzaileak etorri dira, trafikoa moztu behar izan dutelarik (San Agustin kaletik desbideratu dute Ermuko noranzkoan doan errepidea).

Fatxadako zati hori bota eta zaborra albo batera laga ondoren, errepidea berriz zabaldu ahal izan dute.

 

(Argazkiak: Ander Osoro eta Ekhi Belar)