Andoitzfest jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da bihar Zai-zoi tabernan
Makis 37 eta Staff taldeak arituko dira zuzenean, 19:30etik aurrera.
2026/01/08
11:44
Silbia Hernandez Arrazola
Urteko lehen kontzertua antolatu dute Zai-zoi tabernakoek biharko (urtarrilak 9, barixakua), 19:30ean. Makis 37 eta Staff taldeak arituko dira, bata bestearen atzetik, bigarrenez ospatuko den Andoitzfest urtebetetze-jaian. Makis 37 (Ermua eta Elgoibar) taldeak rock indartsua egiten du. Julen (ahotsa eta gitarra), Miguel (bajua eta koruak), Gaizka (bateria) eta Alex (gitarra eta koruak) dira taldea osatzen duten kideak, eta iaz kaleratu zuten bigarren diskoa: Eromenarekin Ihesean. Eta Staff Bilbotik datorren rock alternatibo taldea da, 2024an sortutakoa. Taldekideak oso gazteak dira, baina beraien musikaren oinarria 90eko hamarkadako grunge-ak osatzen du, nahiz eta tarteka funk eta hard rock doinuak ere jotzen dituzten.
