Andra Mari abesbatzaren emanaldia hartuko du gaur San Andres elizak
2017/03/11
09:26
eta kitto!
Andra Mari abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten egitarauaren barruan hainbat emanaldi eskainiko dituzte Gipuzkoan, Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak finantziatutako “Eskualdez Eskualde” izeneko egitasmoan. Horri lotutako egitarauaren ardatza Faureren “Requiem” piezaren organorako bertsioak osatzen du eta gaur Eibarren entzuteko aukera izango da, 20:00etan San Andres elizan hasiko den kontzertuan. Alize Mendizabalek jardungo du organoarekin eta bokalista solistak, berriz, Lucía Gomez Aizpurua eta Jesus Garcia Arejula izango dira. Egitaraua Cesar Franck-en “Coral nº 1” (organoa bakarrik) eta Gabriel Fauré-ren “Cantique” eta “Requiem” piezek osatuko dute eta, Eibarren ez ezik, Irunen (hilak 18an) eta Tolosan (hilak 25ean) ere emango dute kontzertua.