Andrea Garcia abeslari eibartarra garaile ETB1eko 'BaGo!az'en lehen saioan
2019/02/28
13:51
eta kitto!
Atzo ETB1an hasi zen BaGo!az talent show motako saioaren lehen programan Andrea Garcia abeslari eibartarra suertatu zen garaile. Hurrengo saioan, beraz, inmunitatea izango du. Horrez gainera, "eibartar on legez, Ylenia Baglietto bere herritarra aukeratu du laguntzaile gisa". BaGo!az Goazen telesailerako aktoreak bilatzen dituen saio musikala da eta aurtengoa 3. denboraldia da. Asteazkenetan 22:30ean eta ostiraletan 21:00etan ikusi ahal izango dugu ETB1ean. Aurkezle lanak Zuriñe Hidalgok egingo ditu, eta Jabi Elortegik zuzendu. 15 izango dira lehiatzen izango diren abeslariak eta zazpi eurekin jardungo duten coach ezagunak: Anjel Alkain, Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, María Amolategi, Alex Sardui, Iker Villa eta María Redondo iazko edizioko irabazlea.
Atzoko saioan Andrea Garcia artista gazteak Iker Villarekin Beyonceren "Runnin" abestu zuen eta, zalantza barik. lan bikaina egin zuen eibartarrak. Hemen daukazue BIDEOA!!!
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/bagoaz/bideoak/osoa/6231249/bideoa-iker-villa-eta-andrea-garcia-beyonceren-runnin-abesten