Andrea Gonzalez Caballero gitarristak kontratua sinatu du Diamond Artists agentziarekin
2021/01/15
18:28
eta kitto!
Andrea Gonzalez Caballero gitarra-jotzaile eibartarrak Diamond Artists agentziarekin kontratua sinatu berri du, bere nazioarteko ordezkaritzarekin arduratu daitezen. Musikari gaztea gaur egungo gitarra-jotzailerik oparoenetako bat da Espainia mailan. Alhambra Lehiaketaren historiako irabazlerik gazteena da, 2016ko edizioan garaipena lortu eta gero eta Fernando Sor Lehiaketan lehen saria eta sari berezia jaso zituen. Handik urtebetera, 2017an, Francisco Tárrega, Joaquín Clerch, Julián Arcas, Benjamin Britten, Emilio Calandín, Sergio Assad, Antonio Jiménez Manjón eta Isaac Albenizen lanei eskainitako disko bat merkaturatu zuen Naxos zigiluarekin (horri buruz egin zigun berba 2017an kaleratu genuen ELKARRIZKETAN). Gaur egun AEBetan bizi da.