Ane Lindane eta Raquel Torres umoregileek ‘Despotorre’ ikuskizuna eskainiko dute larunbatean

Bi komikoek stand-up ikuskizuna taularatuko dute, umore feminista, kritika soziala eta lotsagabekeria uztartuz
Ane Lindane eta Raquel Torres umoregileek ‘Despotorre’ ikuskizuna eskainiko dute larunbatean
2026/11/10 16:30
Ekhi Belar Errasti

Ane Lindane eta Raquel Torres komikoek ‘Despotorre’ ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, azaroak 14, 21:00etan, Coliseo antzokian. Bi artistek indarrak batu dituzte stand-up proposamen honetan, umore feminista eta kritika soziala umore lotsagabearekin uztartzeko.

Komedia Fest jaialdiaren barruan eskainiko den 80 minutuko ikuskizunean, genero-estereotipoak, harremanak, edertasun-kanonak, eguneroko matxismoa eta gaur egungo bizitzaren kontraesanak izango dituzte hizpide. Horretarako, bakoitzaren bakarrizketak eta bien arteko une partekatuak tartekatuko dituzte.

Umore azidoa, ausarta, absurdoa eta politikoki zuzena ez dena izango da nagusi, ikusleak barre egitera eta eguneroko kezkez ahaztera gonbidatuz.