Angel Martinen monologoa izango da Coliseon zapatu honetan

Barre-algara eragiteaz gain, bizi garen munduari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu
Angel Martinen monologoa izango da Coliseon zapatu honetan
2025/03/27 13:11
eta kitto!

Antzerki Jardunaldiek ekuatorea pasatu dute dagoeneko, nahiz eta hainbat lan geratzen diren oraindik edizio hau klausuratu aurretik. Zapatuan 75 minutuko monologoa eskainiko du Angel Martin madrildarrak, “Nuevo material” izenarekin. Ikuskizun berri honetan egileak bizitza modernoaren kaosa eta absurdoa esploratzera gonbidatzen gaitu, bere zorroztasun eta umore garratzarekin.

Pasadizo pertsonalekin lagundutako bakarrizketan, barre-algara eragiteaz gain, bizi garen munduari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Zeharkaldi komiko horretan, umore adimentsu eta probokatzaileaz baliaten da komediante talentuduna.

Ekitaldia, ohikoari jarraituz, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Coliseo antzokian.