Ángeles del Álamo da SD Eibar-en lehen fitxaketa 2026/27 denboraldirako
Iritsi da F Ligan jokatzen duen SD Eibar taldearen lehen fitxaketa 2026/27 denboraldira begira. Ángeles del Álamo aurrelaria Eibarren arituko da RCD Espanyol laga ondoren, eta abiadura eta golak ekartzeaz gain, esperientzia ere gehituko dio talde eibartarrari, ehun neurketatik gora jokatu dituelako Lehen Mailan.
Hypermotion Ligako taldea, ostera, entrenatzaile gabe gelditu zen atzo. Beñat San Josek Rayo Vallecanorekin fitxatu du eta, aurrendenboraldia hasteko aste gutxiren faltan, entrenatzaile gabe dago talde eibartarra. Hori bai, 400.000 euro jaso ditu San Joseren truke eta beste 200.000 euro Marc Cucurella SD Eibar-en jokalari ohiak Real Madrilekin fitxatu duelako.
Bestalde, Juan Bernat atzelariak urtebetez luzatu du kontratua eta, horrela, Bayern München eta PSG bezalako taldeetan ibilitako jokalariak Eibarren jarraituko du.