Beñat San Josek SD Eibar entrenatzeari lagako dio

Hainbat hedabidek jakinarazi dute, orain dela gutxi kontratua berritu arren, Rayo Vallecanorekin fitxatuko duela
Beñat San Josek SD Eibar entrenatzeari lagako dio
2026/06/17 18:12
Ekhi Belar Errasti

Azken orduetako zurrumurrua baieztatu dute hainbat hedabidek eta, eman duten informazioaren arabera, Beñat San Jose entrenatzaileak SD Eibar laga eta Rayo Vallecanorekin fitxatuko du.

Donostiko entrenatzaileak 2027 urtera arte luzatu zuen kontratua Eibarrekin orain dela bi aste, baina talde madrildarrak Iñigo Perez ordezkatzeko bilatu du eta San Josek Lehen Mailan entrenatuko du, Rayok 400.000 euro ordaindu ondoren

San Jose 2025eko otsailean iritsi zen Eibarrera Joseba Etxeberriaren lekua hartzeko. Lehen denboraldian irudi ona eman zuen eta itxaropentsu ekin zion aurtengoari, baina lehen itzulia oso kaskarra egin zuen, jaitsiera postuetatik oso gertu geratuz. Bigarrena, ostera, historikoa izan da (43 puntu lortu ditu) eta ia-ia play-off postuetan sartu du taldea.

Entrenatzailearen agurrarekin, ikusi beharko da nork hartzen duen bere tokia. Angel Garcia kazetariaren arabera, Cesar Palacios kirol-zuzendariak bi izen ditu mahai gainean: Iñigo Perez Eibar B-ren entrenatzailea (ez Rayo Vallecanon orain arte ibili den Iñigo Perez) eta Jokin Aranbarri Bilbao Athletic-en entrenatzailea ohia.