Animal Blues Band zuzenean Ez Dok tabernan

Animal Blues Band zuzenean Ez Dok tabernan
2014/03/28 00:00
eta kitto!

Zapatuan (hilaren 29an) 23.00etan Animal Blues Band taldearen kontzertua hasiko da Ez Dok tabernan. Antolatzaileek adierazi digutenez, "taldeak eskainiko dituen abestietan batez ere blues, rock, r’n’b eta soul doinuak nagusituko dira, beti ere jazzaren eragin nabarmenarekin". Kontzertuetan eskaini ohi dituzten abestien artean, beste askorekin batera, Willie Dixon-en Hoochie Coochie Man, Tap Benoit-en Bone Pickin, Johnny Winter-en Self Destructive Blues edo Robben Ford-en Nothing to Nobody modukoak daude.