Animaziozko bi pelikula gehituko zaizkie aurreko asteburuko hiruri Coliseo antzokiko programazioan
2023/12/01
10:07
eta kitto!
Joan zen astetik karteldegian zeuden Lone Scherfig-en “La contadora de películas”, Paula Ortizen “Teresa” eta Ridley Scott-en “Napoleón” hiru dramekin batera, oraingoan animaziozko Emma Tammiren “Five Nights at Freddy’s” eta Chris Buck-en “Wish: El poder de los deseos” gehituko zaizkie zapatutik astelehenera arte Coliseon eskainiko den programazioan. Hori bai, “Whis” familia guztiarentzako egokia den bezala, “Five Nights” helduentzat egina dago, beldurra ere protagonista den heinean. Aurreko asteburuan bezala, “Napoleón” filmaren iraupen luzeak ordutegian hainbat aldaketa egin behar izatea dakar.
Proiekzioei dagokienez, bestalde, “La contadora” eta “Napoleón” 1 Aretoan eskainiko dituzte, “Teresa” 2 Aretoan, eta “Five Nights” 2 Aretoan eta Antzokian; gauza bera gertatuko da “Wish”-ekin.