Animaziozko pelikulak nagusi Coliseoan urte hasierako zine-programazioan
2022/12/30
09:03
eta kitto!
Hirugarren asteburuan jarraian eskainiko duen James Cameronen “Avatar. El sentido del agua” filmarekin batera, oraingoan Alvaro Caceresen “Mision H2O” eta Julio Sotoren “Inspector Sun y la maldición de la viuda negra” pelikulak emango dituzte.
Hori bai, asteburuan ez da zine emanaldirik izango eta, horren ordez, zinea ikusteko aukera astelehenetik eguaztenera izango da, urtarrilaren 2tik 4ra arte. Ezohiko egunekin batera, ordutegiak ere ezohikoak izango dira: astelehenea, Ikuslearen Egunean, pelikulak 20:30ean eskainiko badira ere, beste bi egunetan 19:00etan hasiko dira.
"Avatar. El sentido del agua"-ren proiekzioa bitan 3D-n eskainiko da areto txikian eta hirugarrena 2D-an Areto nagusian. Genero fantastikoko film horrekin, beste biak animaziozkoak dira. “Misión H2O” umeentzako aproposa da, hainbat abenturekin tarteko; bahiketak eta desagerpenak ere badira. “INspector Sun y la maldición de la viuda negra”, bestalde, thriller girokoa da eta familian ikusi daiteke, hilketak eta intsektuak protagonista bihurtuta.