Antxoak "a la papillot"
2022/03/10
07:38
eta kitto!
EITTEKO BIHAR DANA.
Antxoak; kipula barrixa; berakatz barrixa; perejilla; piparmiña; gatza; binagria.
ZELAN EIÑ. Lehenengotikan kipula barrixa, berakatz barrixa eta perejilla sartagin batian aparte ipintzen dira eta dana sueztittu edo rehogau eitten dogu. Antxoak ein bihar dittugun tarterara piparmiña botatzen da ta gatza be bai buelta guztian, fonduan. Gaiñian antxoak jartzen dira, buelta osuan “larrosa baten moduan”, eta antxoei, ostera be, gaiñetik bota bihar jakuez gatza. Sartagiñian laga dittugun kipulia, berakatza eta perejilla antxoak lagatzen dittuen zuluetan ipintzen dira. Tarteria sutara eruaten da, baiña ez da sekula bez suaren erdixan ipiñi bihar: albotik ekin bihar jako berotziari. Gero, bueltaka ibiltzen da, tarterian daguana unifikauta urtetzeko. Amaitzerakuan, binagria hartu leike eta “sano” bota edo, nahi bada, sagardaua. (Txabola Elkartea)
Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz …eta kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako "Eibarko elkarte gastronomikoak" liburuko errezetak