Antzerki Jardunaldien 37. edizioa aurkeztu dute
Gaur (astelehena 17) aurkeztu dituzte Eibarko 37. Antzerki Jardunaldiak udaletxean. Martxoa eta apirila bitartean ia egunero emankizunen bat izango da (egitarau osoa amaieran) eta sarreren salmenta, berriz, asteburu honetan hasiko da: otsailaren 22an (zapatuan) 10.00etatik 16.00etara eta otsailaren 23an eta 24an, 10.00etatik 14.00tara, Coliseoko sarreran. Horrez gain, funtzio bakoitzaren aurretik 19.00etatik 20.00etara txarteldegia zabalduko dute sarrerak erosi nahi dituztenentzat eta interneten Kutxabank bitartez erosteko aukera izango da, otsailaren 22tik aurrera. Eibarko Udalaren webgunean, bestalde, egitarauaren PDF-a jaitsi daiteke.
37. Antzerki Jardunaldiak. Egitaraua.
- Martxoak 7 (barixakua), 17.00etatik aurrera XII. Giza Irudien Erakustaldia. T. Etxebarria kalean eta Untzagan.
- Martxoak 8, zapatua, 17.00etan Kapsulak (Markeliñe). 5€. Coliseoan.
- Martxoak 10 (astelehena), 19.00etan aurkezpen hitzaldia: Decalogo para un teatro libre, Albert Boadellaren eskutik. Sarrera librea. Coliseoan.
- Martxoak 12 (eguaztena), 20.30etan El inteprete (Factoria Madre Constriktor). 15€. Coliseoan.
- Martxoak 13 (eguena), 17.30etan eta 21.00etan, Antzerkia Zineman: Coriolanus, 2€. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 14 (barixakua), 20.30etan The Cirque de Legume (Cirque de Legume), 11€. Coliseoan.
- Martxoak 16 (domeka), 20.30etan Inungane, sustraiak airean (Karrika Antzerki Taldea). 5€. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 17 (astelehena), 20.30etan Juana la loca, la reina que no quiso reinar (Histrion Teatro). 11€. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 19 (eguaztena), 20.30etan Cuarteto del alba (Laurentzi Producciones). 11€. Coliseoan.
- Martxoak 20 (eguena), 20.30etan Conversaciones con mama (Pentacion. Llave Maestra. Focus). 15€. Coliseoan.
- Martxoak 21 (barixakua), 20.30etan Conversaciones con mama (Pentacion. Llave Maestra. Focus). 15€. Coliseoan.
- Martxoak 23 (domeka), 20.30etan La anarquista (Mirandez Prod. Teatro Español). 11€. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 24 (astelehena), 20.30etan Zazpi aldiz elur (Tanttaka). 11€. Coliseoan.
- Martxoak 25 (martitzena), 20.30etan Magia Potagia (Juan Tamariz). 15€. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 27 (eguena) 17.30etan eta 21.00etan, XIV. Asier Errasti Jaialdiko laburmetraiak. Doan. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 29 (zapatua), 20.00etan eta 22.30etan Que me aspen (Joaquin Reyes). 18€. Hezkuntza Esparruan.
- Martxoak 30 (domeka), 20.30etan Queremos ser los Seseman (Arrojoscenico-Univ. Rey J. Carlos). 5€. Hezkuntza Esparruan.
- Apirilak 1 (martitzena), 20.30etan Sexpeatemente (Producciones Sexpeare). 11€. Coliseoan.
- Apirilak 3 (eguena), 20.30etan Ayax (Teatro del Noctambulo). 11€. Coliseoan.
- Apirilak 5, 17.00etan El sotano encantado (Teatro Mutis). 5€. Coliseoan.
- Apirilak 7, 20.30etan El regimen del pienso (La Zaranda). 11€. Hezkuntza Esparruan.
- Apirilak 9 (eguaztena), 20.30etan Ara Malikian & La Orquesta en el Tejado (Ara Malikian Prod.). 15€. Coliseoan.
- Apirilak 10 (eguena), 20.30etan Hamlet (Artedrama. Dejabu. Le Petit Theatre de Pain). 11€. Coliseoan.
- Apirilak 13 (domeka), 20.30etan Giulio Cesare (Producciones 369gradi. Lungta Film). 11€. Coliseoan.