Antzerki Jardunaldien 38. edizioa aurkeztu dute

Antzerki Jardunaldien 38. edizioa aurkeztu dute
2015/02/03 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 3) aurkeztu dituzte aurten 38 urte betetzen dituzten Eibarko Antzerki Jardunaldiak udaletxeko pleno aretoan. Miguel de los Toyos alkateak eta Ricardo Martin eta Juan Ortega jardunaldietako antolatzaileek ezagutzera eman duten egitaraua hogei antzerki konpainiak eskainiko dituzten hogeitik gora funtziok osatzen dute. Otsailaren 20an hasi eta martxoaren 25era arte, nagusientzat hamazazpi antzezlan eta umeentzat beste bi taularatuko dituzte Coliseo antzokiko eta Hezkuntza Esparruko eszenatokietan, "denak guztiz gomendagarriak eta kalitate handikoak". Albistearen azpian egitarau osoa daukazue eta, urteroko moduan, nahi duenak sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango du, Coliseo antzokiko sarreran asteburu honetan hasiko den aurresalmentan: zapatuan (hilaren 7an) goizeko 10.00etatik 16.00etara salduko dituzte funtzio guztietarako sarrerak; eta domekan (8an) eta astelehenean (9an), berriz, 10.00etatik 14.00etara. Horrez gain, interneten www.kutxabank.es helbidean ere eskuratu daitezke.

38. Eibarko Antzerki Jardunaldiak. Egitaraua.

- Otsailak 20, barixakua
17.00etatik aurrera.- XIII. Giza Irudien Erakustaldia (M.P.C.). Untzagan eta Toribio Etxebarria kalean.
19.00.- Irekiera hitzaldia: "¿Para que sirve el teatro?, Miguel del Arcoren eskutik. Sarrera librea. Coliseoan.

- Otsailak 21, zapatua
17.00.- "New Orleansko Cyrano" (Vaiven Produkzioak). 5 euro. Coliseoan.

- Otsailak 24, martitzena
20.30.- "Happy End" (Vaiven Produkzioak). 11 euro. Coliseoan.

- Otsailak 25, eguaztena
20.30.- "La gloria de mi mare" (Choni Cia. Flamenca). 11 euro. Coliseoan.

- Otsailak 27, barixakua
20.30.- "Taitantos" (Candelaria Sur). 15 euro. Hezkuntza Esparruan.

- Otsailak 28, zapatua
20.30.- "Misantropo" (Kamikaze Producciones). 15 euro. Coliseoan.

- Martxoak 2, astelehena
19.00.- "La Mejor Magia" (Cia. Fabrica de Magos). 15 euro. Coliseoan. 

- Martxoak 3, martitzena
20.30.- "El Reportaje" ("Nuestro Teatro" zikloko prod.). 15 euro. Hezkuntza Esparruan.

- Martxoak 5, eguena
20.30.- "De mutuo desacuerdo" (Pentacion). 15 euro. Coliseoan.

- Martxoak 6, barixakua
20.30.- "De mutuo desacuerdo" (Pentacion). 15 euro. Coliseoan. 

- Martxoak 7, zapatua
20.30.- "El hombre almohada" (Ilmaquinario Teatro). 11 euro. Coliseoan. 

- Martxoak 8, domeka
20.30.- "¿Porqué los mayores construyen…?" (Prod. El Espectador). 15 euro. Hezkuntza Esparruan.

- Martxoak 11, eguaztena
20.30.- "La puta enamorada" (Euroscena). 11 euro. Coliseoan.

- Martxoak 13, barixakua
20.30.- "Las Bellas de Easo" (Musikomeria Universitario). 5 euro. Coliseoan.

- Martxoak 14, zapatua
17.00.- "El Cascanueces" (Teatro del Temple). 5 euro. Coliseoan.

- Martxoak 15, domeka
20.30.- "Makinista" (Markeliñe). 11 euro. Hezkuntza Esparruan.

- Martxoak 17, martitzena
20.30.- "Erdibana" (Txalo Produkzioak). 11 euro. Coliseoan.

- Martxoak 19, eguena
20.30.- "Ruz-Barcenas" (Teatro del Barrio). 11 euro. Hezkuntza Esparruan.

- Martxoak 20, barixakua
20.30.- "Gelajauziak" (Kukai Teatro). 11 euro. Coliseoan.

- Martxoak 22, domeka
20.30.- "III" (Maricastaña Universitario). 5 euro. Coliseoan.

- Martxoak 24, martitzena
20.30.- "La calma magica" (Tanttaka Teatro). 11 euro. Coliseoan.

- Martxoak 25, eguaztena
20.30.- "Barealdi magikoa" (Tanttaka Teatroa). 11 euro. Coliseoan.