Antzerki Jardunaldietako “Heisenberg” Uni-Eibarren eskainiko dute domekan

Ikusleen irribarrea piztuko duen komedia antzeztuko dute esperientzia luzeko Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreek
Antzerki Jardunaldietako “Heisenberg” Uni-Eibarren eskainiko dute domekan
2025/03/06 09:58
eta kitto!

Tanttaka Teatroak taularatuko duen lana Eibarko Udal Euskaltegiaren 40. Urteurrenaren ospakizunetakotik lehenengoa izango da eta, 80 minutuko iraupenarekin, ikusleen irribarrea piztuko duen komedia antzeztuko dute esperientzia luzeko Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreek. Aurtengo egitarauan Coliseotik irtengo den lehen lana izango da, Uni-Eibarren eskainiko baita.

Obraren hariari helduz, topaketa bat izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera. Ciare Burns 42 urteko emakumeak eta Alex Priest 72ko gizonak Londresko geltoki batean ezagutuko dute elkar. Simon Stephensen lanak erakutsi nahi digu zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen gizakion arteko konexioa, eroaldi “absurdo” baten ondorioz.