Antzerki Jardunaldietako sarreren dirua itzultzeko bideak
2020/03/18
11:25
eta kitto!
Antzerki Jardunaldietan eskaini ahal ezin izan ziren antzezlanen sarreren dirua itzultzeko bideak zabaldu dituzte antolatzaileek. Sarrerak Kutxabanken edo Coliseoko leihatilan erosi ahal izan ziren, eta itzulketa kanal berak erabiliz egingo da. Kutxabanken erositako sarreren diru itzultzen hasi dira dagoeneko, baina sarreren prezio itzuliko da soilik, interneten sarrerak erosteko ordaindu behar den kudeaketa gastua ez. Coliseoko leihatilan erositako sarreren dirua, berriz, etxeko konfinamendua amaitzen denean Coliseoko leihatilan bertan bueltatuko da. Zehaztuko dituzte egunak eta orduak, eta ezinbestekoa izango da antzezlanen sarrera fisikoa erakustea.