"Antzerki laborategia" tailerrerako izen-ematea zabaldu dute
Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du beste behin, arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Aurrematrikula egiteko epea aste honetan zabaldu da, eta irailaren 16ra bitartean egongo da horretarako aukera.
Tailerrak Errebal plazan izango dira, eraikinaren bigarren solairuan (elebitan)
LH 3., 4. ETA 5. MAILETAKOENTZAT. LH 6., DBH 1. ETA 2. MAILETAKOENTZAT.
Irakaslea: Marmar Antzerki taldea
- Asteazkenetan: 17:00etatik 18:15era
- Asteazkenetan: 18:15etik 19:30era.
- Ikastaroaren hasiera: urriak 1
- Ikastaroaren amaiera: urtarrilak 29
DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILETAKOENTZAT. HELDUAK
- Astearteetan: 18:00etatik 19:30era
- Astearteetan: 19:30etik 21:00etara
- Asteazkenetan: 19:30etik 21:00etara.
- Ikastaroaren hasiera: urriak 1
- Ikastaroaren amaiera: urtarrilak 29
- Prezioa: (urritik urtarrilera):
- Eibarren erroldatutakoak 40 €.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 80 €
- Eibarren erroldatutakoak 48 €.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 96 €.
Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.
Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 8 pertsona, gehienez 14.
Tailerren hizkuntza: elebietan
Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia2024-02
Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN