Antzerki Laborategian izena emateko epea bihar zabalduko dute

Antzerki Laborategian izena emateko epea bihar zabalduko dute
2023/08/31 11:18
eta kitto!
Urriaren 3tik urtarrilaren 31ra egingo den Antzerki Laborategian izena emateko epea bihar zabalduko dute, hilaren 17ra arte. Aurre matrikula Eibarko Udalaren webgunean egin beharko da.

Antzerki Laborategia elebiduna izango da eta lau multzotan banatu dituzte taldeak hasiera baten:

. LH 3., 4., 5. eta 6. maila.

. LH 6. maila, eta DBH 1. eta 2. maila.

. DBH 3. eta 4. maila, eta BATX 1. eta 2. maila.

. Helduak.