Antzerkiaren 35 urteko dokumentala aurkeztu zuen atzo Hikak Coliseon
Dokumentala ofizioari buruz belaunaldi ezberdinen iritziak, egonezinak eta, batez ere, kezkak eta ilusioak partekatzeko saiakera da
2025/03/06
16:38
eta kitto!
“35 urte eszenara begira” izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten atzo, Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan, Hika teatrokoek, Agurtzane Intxaurraga taldeko zuzendari eta sortzailearen eskutik. 64 minutuko luzemetraia dokumentala “ofizioari buruz belaunaldi ezberdinen iritziak, egonezinak eta, batez ere, kezkak eta ilusioak partekatzeko saiakera da”.
Lanean bi sortzaile gazterekin elkartzen da Intxaurraga, Kamikaz kolektiboko Amancay Gaztañagarekin eta Mari Zaunka kolektiboko Oihana Vesgarekin, bertan belaunaldi berriekin ofizioaz hitz egiteko.